Catholic Relief Services erakundeak laguntza emango du berriro ‘We Are Like You’ proiekturako

Iaz ere laguntza ekonomikoa eman zuen ebola kasu posibleen sintomak baloratzeko eta isolatzeko eremu bat eraikitzeko.
Catholic Relief Services erakundeak laguntza emango du berriro “We Are Like You” proiekturako

Catholic Relief Services (CRS) erakundeak Monroviako San Benito Menni Osasun Zentroaren bi pabiloi, batetik, gaixotasun mentala duten emakumeentzako unitate, eta bestetik, Liberiako hiriburuan Ahizpa Ospitalariek zuzentzen duten Zentrora zerbitzuak ematera joaten diren langileentzako ostatu bihurtzeko laguntza emango du.

Nazioarteko laguntzako erakunde katolikoarekin egindako akordioa ahizpa Begoña Perezek, Ahizpa Ospitalarien Ingalaterrako probintziako nagusiak, eta Mikel Tellaechek, Aita Menni Ospitaleko zuzendariak, duela gutxi Liberiara egindako bisitaren ondorioz gauzatu da. Liberian, Ahizpa Ospitalarien eta San Joan Jainkoarenaren Ordena Ospitalariaren laguntza-zentroak bisitatu dituzte.

CRS erakundeko ordezkariekin elkarrizketatzeko Monrovian (Liberia) zegoela, Ahizpa Ospitalarien Ingalaterrako probintziako Osasun Programen zuzendaria eta Arrasateko (Gipuzkoa) Aita Menni Ospitaleko zuzendaria den Mikel Tellaeche Ghanara joan zen Dompoaseko Osasun Zentroaren instalazioak eta funtzionamendua zuzenean ezagutzeko.

Liberiara egindako bisitari buruzko informazio gehiago

Ghanara egindako bisitari buruzko informazio gehiago