Monroviako Benndict Menni Anbulatorioa apirilean irekiko dute berriro azkenean

Larrialdietako medikuntzan espezializatuta dagoen Arreta Komunitarioko Zerbitzu bat duen klinika anbulatorioa ezin izango da udaberrira arte bere laguntza-jarduerarekin hasi.
Logo de We Are Like You

Hasiera batean Liberiako hiriburuko Ahizpa Ospitalarien Osasun Zentroa urte hasierarako irekitzea espero bazuten ere, herrialdearen errealitatea nagusitu egin da, eta joan den abuztuan ebola-epidemiarengatik etenda egonda, eraikuntza atzeratu da eta datorren apirilaren 1 arte ez dute zabalduko.

Birusaren hedapena txikiagotu egin den arren, zenbait kasu badaude, eta biztanle eta osasun-profesionalentzat oraindik arriskutsua da. Bestalde, nazioarteko erkidegoaren finantza-laguntza nabarmen txikiagotu da, eta hori ere kezkagarria da.

Aita Menni Ospitaleak herrialdearen errealitatearen eta Monrovian dauden Ahizpa Ospitalarien beharren berri ematen laguntzen du, eta bertako biztanleei laguntzeko funtsak biltzen saiatzen da. Liberari laguntzeko “We are like you” lankidetza-proiekturako ekarpen ekonomikoa egin nahi duenak, Laboral Kutxaren ES52 3035 0001 58 0010126592 kontu-zenbakira sar dezake.

Lanak eta beharrak

Monrovia

Benedict Menni Health Center zentroaren irekitzea Liberiako Osasun eta Ongizate Ministerioak (MOH&SW) Osasun Sistema Nazionala berrantolatzeko egindako jardueretako bat da. Ahizpa Ospitalariek hurbiletik gainbegiratzen dituzte Pinesvillen, Pipeline Roaden ondoan egiten ari diren lanak. Horretarako, ahizpa Begoña Pérez, Ingalaterrako kongregazioaren probintziako nagusia Monroviara joan da. Hauek dira egin beharreko lanak:

·         Paziente guztiak sailkatzeko hondakinak bereizteko eremu bat eraikitzea.

·        Community Care Center (CCC) zentroa eraikitzea –ikusi planoa-, pazienteak ebola tratatzeko berariazko unitateetara eramateko.

·         Elektrizitate eta ur hartuneak CCC zentrorako.

·         Ur-instalazio berria osasun-zentrorako, Ahizpa Ospitalarien etxetik hornitutakoa.

·         Instalazio elektrikoa berrikustea (bateriak ordezkatzea eta multzo elektrogeno berria jartzea).

CCC zentroa irekitzeko inbertsio hauek egin behar dira:

•           Eguzki-bateria berriak klinikarako.

•           Eguzki-bateria berriak haurren zentrorako.

•           Eguzki-plaka eta -bateriak CCC zentrorako.

•           Osasun-zentrora, parrokiara, eta hemendik aurrera CCC zentrora elektrizitatea hornitzeko sorgailu berria eta hondakinak bereizteko eremua.

•           Ibilgailu berria, gaur egungo ez da erabiltzen. Garraiobide bakarra anbulantzia da eta laguntzeko erabiltzen da.

Community Care Center

Ebloa Liberian gaur egun

Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) oraindik ez du deklaratu Liberia brotetik libre, hala ere, Liberiako Osasun Ministerioaren datuen arabera, birusaren kutsatze mailak nabarmen jaitsi dira.

Bestalde, erakunde publikoek ‘normaltasuna’ ezarri nahi dute Liberian. Sierra Leonako eta Guinea Conakryren mugak otsailaren 22an ireki ziren, eta Ellen Johnson Sirleafek epidemiari eusteko ezarritako kera-deia ere kendu zuten. Higiene- eta prebentzio-arau generiko moduan tenperatura kontrolatuz eta eskuak garbituz, otsailaren 16an ireki zuten eskolek berriro.

Berriki egindako eguneratzean, OMEk jakinarazi du beste bi kasu gertatu direla Liberian otsailaren 15eko astean. Guztira, 52 kasu sortu ziren Ginean eta 74 Sierra Leonan. OMEren datuen arabera, birusa dela eta 9.365 pertsona hil dira mendebaldeko Afrikan -3.900 Liberian, 3.408 Sierra Leonan eta 2.057 Ginean-, 23.218 infekzioetatik (berretsitakoak, probableak eta susmagarriak), 11.103 Liberian, 9.007 Sierra Leonan eta 3.108 Ginean.