Andoaina joan ginen, golf ekintza bat egitera
Duela urte batzuk, Arrasateko gure Eguneko Ospitaleko eta Arrasate, Beasain, Donostia eta Irungo EPSZetako erabiltzaileek osatutako talde bat Andoaingo golf zelairaino hurbildu zen. Lekua oso atsegina da, baserri girokoa, eta, horregatik, ekintza egiteko zain egon ginen tartea ere oso atsegina izan zen. Itxaroten genuen bitartean eroso eta lasai disfrutatu genuen paisaiaren bistez, terrazatik. Golf zelaiaren instalazioak dauden lekutik zelai eta mendien bista ederrak ikusten dira.
Oso talde handia joan ginenez, bi talde txikiagotan banatu gintuzten, ekintza errazago garatzeko, eta begiraleek hobeto azaltzeko eta guri modu indibidualizatuagoan arreta emateko. Talde bakoitza 1 h 30 ‘ aritu zen ekintza egiten, eta bi ariketa mota egin zituzten: distantzia luzeko kolpeak eta laburrekoak.
Lehendabizi, golfean nola egiten den eta nola erabiltzen den materiala eta ingurua azaldu ziguten. Golfean hasi aurretik, ibilbide txiki bat egin genuen zelaian barrena, irakasleak esparruko instalazioak eta zuloak erakusten zizkigun bitartean. Distantzia handi batetik zulora botatzeko argibideak eman zizkigun, eta baita ere esan zigun batzuetan bi edo hiru jaurtiketa egin behar izaten direla. Zuloetako batean laku txiki bat dago, bolak gainetik pasa beharrekoa, eta irakasleak erakustaldi bat egin zigun, golf jokalari profesionala baita. Asko gustatu zitzaigun lakua zeharkatzen zuen bolaren jaurtiketa ikustea; harritu egin gintuen bola zein distantziatatik bota zuen eta nolako teknika zeukan.
Azalpenaren ondoren, praktikatzen hasteko ordua iritsi zen.
Distantzia luzeko kolpeen ariketan, jarrita geunden plataforma batetik jaurti behar ziren bolak, zelai zabalera, zeinean distantzia adierazten zuten txartelak baitzeuden. Batzuk 100 metrora ere iritsi ziren bola jaurtitzerakoan!
Horrez gain, distantzia laburreko ariketa ere egin genuen, hainbat zuloz prestatutako zelai batean.
Oso ekintza entretenigarria izan zen, oso goiz atsegina igaro genuen, eta gure taldearekin eta beste zentro batzuetako lagun eta ezagunekin une dibertigarri bat partekatu ahal izan genuen, hainbat EPSZ eta Eguneko Ospitalea elkartu baikinen. Gainera, eguraldia lagun izan genuen, egun eguzkitsua atera zen eta.
Ekintza hori berriro ere egin nahi genuke, asko disfrutatu eta ongi igaro baikenuen.