Aisia, denbora librea eta osasun mentala
Txangoa Usakora (Oñati) 2019-08-01
«Aisia hainbat okupazioren multzo bat da, pertsonak bere borondatez egin ditzakeena, betebehar profesional, familiar eta sozialetatik kanpo. Beraz, balio dezake atseden hartzeko, dibertitzeko eta erlaxatzeko, bere informazioa garatzeko edo komunitatearen bizitza sozialean borondatez parte hartzeko» (Christine Chevalier, soziologoa).
Aisialdia esaten zaio lana edo oinarrizko etxeko lanak ez diren eta atsegingarriak izan daitezkeen jardueretan ematen den denborari; hau da, gure denbora librea okupatzeko egiten ditugu, eta ez ditugu nahitaez egiten. Denbora librea modu sortzailean erabiltzen badugu, gaitasunak garatuz, oreka pertsonala bultzatuz eta gure esperientzia aberastuz, edukiz betetzen dugu gure bizitza, eta aisiari aberastasun pertsonalaren dimentsioa ematen diogu.
Gainera, aisialdiak alaitasuna, gogobetetzea, batasuna, askatasunaren pertzepzioa, norbera berrestea eta autoezagutzea eragiten ditu. Balio horiek pertsonak motibatzen dituzte, eta kohesioa sortzen dute errehabilitazioari dagokionez.
Aisiaren eta osasun mentalaren arteko harreman positiboa
Egile batzuek baieztatu egiten dute aisiaren, komunitaterako irteeren eta osasun mentalaren artean lotura positiboa dagoela. Hainbat azterketak, esaterako Jaehyun Kim et al. (2019) autoreek egindakoak, berretsi egin dute komunitatearekiko kohesio soziala lagungarria izan daitekeela denbora librean jarduera fisikoa egiteko eta ongizate psikologikoa lortzeko. Horrez gain, Scretti T et al. (2019) egileen azterketak baieztatu zuenez, euren auzoetan kohesio sozial eta segurtasun gutxi dagoela hautematen duten pertsonek aukera gehiago dute arazo mental bat garatzeko.
Horregatik, Arrasateko Aita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta dinamizazio sozialeko zerbitzuan aisialdiko irteerak programatzen ditugu udan, ostegunero. Aisia terapeutikoa sustatuz zera bilatzen dugu:
- Bizitzan ahalik eta independentziarik handiena lortzea.
- Gaitasunak eta balioak garatzea, pertsona moduan.
- Nortasuna garatzea.
- Sare soziala indartzea: partaidetza eta inklusio soziala.
- Harremanak handitzea.
- Bakardadea murriztea.
- Ongizatea hobetzea.
- Motibatzea, dibertitzea.
- Ariketa fisikoa sustatzea.
Finean, ekintza horiek antolatzen ditugu osasun mentala duten pertsonen, senideen eta, oro har, horiekin bizi direnen bizitza kalitatea hobetzeko.
Horrenbestez, 2019ko uda honetan, gure pazienteek txangoak egin dituzte Bizkaiko kostaldera (Ondarroa eta Lekeitio) eta Gipuzkoako hainbat lekutara: Zumaia, Donostia, Oñati, Usako (Oñati), Udala (Arrasate).
Irteera Lekeitiora 2019-07-04
Irteera horietaz hainbat unitatetako 52 lagunek disfrutatu dute txango bakoitzean batez beste, gure Ospitaleko Errehabilitazio eta Dinamizazio Sozialeko Zerbitzuko begiraleen laguntasunarekin.
Irteera horiei esker, gaixotasun mentala edo desgaitasun intelektuala duten pertsonek esperientziak ezagutu, normalizatu eta, nola ez, sortzeko aukera izan dute, euren garapen pertsonalerako lagungarriak.
«Lasaitasuna eta kontaktua behar dugu, ez soilik gaixotasuna ekiditeko edo tratatzeko, baizik eta bizitzaz gozatzeko ere»