Zure inguruan zenbat jende ezagutzen duzu osasun mentaleko arazo bat izan duena?
Zure inguruan zenbat jende ezagutzen duzu osasun mentaleko arazo bat izan duena? Galdera horren aurrean, pertsona gehienek hau erantzuten dute: “Bada, nik dakidala, kasu bakar bat ere ez, edo oso gutxi”. Baina datuak hor daude: “6 gaztetik 1ek antsietate nahasmendua izango du uneren batean”; “biztanle helduen %2,5-%3 nahasmendu mental larria du”; “Espainian 2,1 milioi lagun baino gehiago diagnostikatu ziren 2020an osasun mentaleko arazo batekin”…
Urriaren 10ean, Osasun Mentalaren Mundu Egunean, osasun mentaleko arazoetatik urrunten gaituzten filtroei buruz hausnartzera gonbidatu nahi zaitugu. Osasun fisikoko arazoei ematen zaien garrantzi berdina ematen ez zaien arazoak dira, beldurrak, erruak eta estigmak eragiten dituzten oztopoengatik, eta horrek diagnostiko eta tratamendu egokiak lortzea eragozten du.
Horregatik guztiagatik, Ahizpa Ospitalariok eta Aita Mennik errealitatetik urruntzen gaituzten filtro guztiak kentzen laguntzen diguten ekimenekin bat egiten dugu. Osasun mentaleko arazoak bizi garen errealitatearen parte direlako, gure inguruan daudelako. Ikusaraz ditzagun. Eman like osasun mentalari!