Zubi Etxe, Desgaitasun Intelektuala edota buru nahasmendu larria duten pertsonentzako AENaren Arloko dispositibo berria
Joan den azaroaren 16an, Donostiako Zubi Etxe zentroko ateak ireki genizkien desgaitasun intelektuala edota buru nahasmendu larria duten erabiltzaileen talde bati.
Zentroa –Donostiako Elizbarrutiak Foru Aldundiari Donostiako Loiola auzoan lagatako hiru pisuko etxe bat– Aita Menni Ahizpa Ospitalariek kudeatuko dute, eta 12 erabiltzaile hartu ahal izango ditu guztira.
Gaur egun, bost lagun artatzen dira dispositibo horretan, zeina Aita Mennik Gipuzkoan eta Bizkaian kudeatzen dituen beste 20ei gehitzen zaien.
Zentroak 25 urtez Villa Betania izenarekin funtzionatu zuen, hiesa zuten pertsonei arreta emateko leku gisa.