Kalte zerebrala

Zuatzuko Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroa, Korrikarekin bat

Zuatzuko Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroa, Korrikarekin bat

DONOSTIAKO AITA MENNIKO ZENTROKO ERABILTZAILEEK BABESTU EGIN DUTE EUSKARA HAUTATZERA DEITZEN DUEN LASTERKETA. MARIAN SOLAK ETA FLORENTINO UGALDEK EUREN AULKI GURPILDUNAK ELKARTU ZITUZTEN, DENON IZENEAN LEKUKOA HARTZEKO, ZORIONTSU.  


Zuatzu Korrika 21

Ahizpa Ospitalarien Menni Sareko taldeek kalte zerebralaren errehabilitazio integralaren alde lan egiten dute, eta horregatik, arlo guztietatik –medikuntza fisikoa, logopedia, fisioterapia, neuropsikologia, terapia okupazionala…–, sustatzen dugu iktusa sufritu duten pertsonek, edo beste kausa bategatik garunean lesioren bat izan dutenek, komunitatean garatzen diren kultura, kirol eta abarretako ekintzetan parte hartu dezaten.

Xede horrekin, joan den ostiralean, apirilak 12, Zuatzuko (Donostia) Aita Menni Kalte Zerebraleko Zentroko profesional eta erabiltzaile talde batek Korrikaren 21. edizioan parte hartu zuten, euskararen aldeko lasterketan.Bideo txiki honetan Marian Solak eta Florentino Ugaldek elkarrekin lekukoa hartzen duten une zirraragarria ikusten dugu.Beraientzat oso garrantzitsua da gure hizkuntza babestea, eta garrantzitsu sentitu ziren hori eginez.Haien irribarreak dena esaten du.

 

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Balentria txiki hori telebistan ere agertu zen, eta Diario Vascok honela erakutsi zuen (azalean, gainera!) eta

DV1

Argazki galerian.

Korrika 21