Kalte zerebrala

Zuatzuk bat egin du EITBren ‘Lau teilatu’ ekimenarekin haurren minbizia dela eta

Aita Menniren Kalte Zerebraleko Donostiako Eguneko Zentroak abesti ezagunaren bertsio bat grabatu du, Euskal Telebista publikoaren maratoi solidarioan laguntzeko.

“Elkarrekin gaudenean, gehiago ez ezik, hobeak ere bagara” lemapean, EiTB Maratoiak milioi bat euro baino gehiago jaso ditu minbizia duten haurren alde. Ekimena antolatzeko, jendea guztiaren arreta bereganatzeko, gakoa izan da ‘Lau teilatu’ kantuaren bertsio bat grabatzeko gonbidapena: “abesti polita da, erraza, eta hainbat belaunaldi elkartzeko balio izan du”.

‘Lau teilatu’-ren 1.500 bertsio baino gehiago grabatu dira minbizia duten haurren aldeko ikerketa eta arreta sustatzeko. Eta Aita Menniren Kalte Zerebraleko Donostiako Eguneko Zentroko erabiltzaileak harro daude parte hartu dutelako, euren ahotsak maratoiari gehitu. Txaloak merezi dituzte! Hemen uzten dizuegu ‘Lau teilatu’-re bertsioa.

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

EITBren hogeigarren maratoi solidarioak milioi bat euro baino gehiago jaso ditu, eta abenduaren 10ean amaitu zen. Edonola ere, norbaitek diruz laguntzeko interesa badauka, oraindik ere jar daiteke dirua telefonoz eta online.