Gazteen Bokazio Pastoralaren Batzordeak antolatu eta sustatua, Arrasateko topaketa uztailaren 12tik 18ra egin da. Bertan zortzi gaztek parte hartu dute: bi Bartzelonakoak (Saraeta Aina), lau Madrilgoak (Marta G, Marta P, Mariaeta Clara), bat Poloniakoa (Dominika) eta bat Marokokoa (Hamza).
Egunean zehar pazienteei lagundu zieten bertako jangeletan, gosari, bazkari zein afarietan. Eta begiraleekin hainbat jardueratan parte hartu zuten: paseoak, eskulanak, kafe-tertulia… eta pazienteekin irteera bat ere egin zuten Urkulura.
Arratsalde batean, Arantzazura egindako txangoan, esperientziari buruzko ebaluazioa eta solasa egin zuten denon artean. Oro har, guztiek oso positibotzat jo zituzten egonaldia eta izandako bizipenak. Halere, ondoen baloratu zituzten uneak izan ziren pazienteekin bizitakoak, laguntzaileen harrera eta Ahizpa Ospitalarioekin egindako Eukaristia, komunitateko lorategietan bertan ADSIS komunitateetako kidea den Oscar apaiz gasteiztarrak eman zuena. Oso ondo baloratu zuten beste puntu bat auzolandegiko kideak ezagutu izana izan zen, baita ere erakundearen historia eta balio ospitalarioak.