Adineko pertsona

Zinemara irten ginen “Mujercitas” filmaren bertsio berria ikustera

El grupo de la Residencia Txurdinagabarri, en el cine

Asteazkenean, hilak 22, Txurdinagabarri Egoitzatik Bilbora jaistera animatu ginen, zineman film bat ikustera, ikuslearen eguna zela aprobetxatuz.
Zubiarte aretoetan “Mujercitas” eman behar zuten arratsaldeko lehen orduan, eta hara joan ginen ikustera.

Sarrerak erosi ostean, dendatik pasatu ginen, irabiatu, palomita eta hainbat litxarreriaz hornitzeko, eta horrekin guztiarekin aretoan sartu ginen. Ia jenderik ez zegoenez, ez genuen arazorik izan nahi genituen jarlekuak aukeratzeko; hori bai, aurreko aldean, aulki gurpildunetan joan zirenekin batera egoteko.

Filma 1868an idatzitako nobela ospetsuaren bertsio bat da, eta lau ahizparen eta haien familiaren istorioa kontatzen du, 1860ko hamarkadan, Estatu Batuetako Gerra Zibila gertatu zenean. Liburua hainbat aldiz eraman da zinemara dagoeneko.

Pelikula gustatu zitzaigun, eta, horri esker, paseo bat egin genuen eta arratsalde entretenigarri bat igaro genuen.

 

Txurdinagabarri Egoitzako taldea, zineman Txurdinagabarri Egoitzako taldea, zineman Txurdinagabarri Egoitzako taldea, zineman Txurdinagabarri Egoitzako taldea, zineman Txurdinagabarri Egoitzako taldea, zineman