Etxetek
Gipuzkoako Foru Aldundiko Laguntza Teknikoen Zerbitzua
Produktu lagungarriei eta ingurune fisikoaren egokitzapenei buruzko informazioa eta orientazioa, irisgarritasuna hobetu ahal izateko.
Eguneroko bizitzako jarduerak egiteko beharrezkoak diren produktu lagungarri eta laguntza tekniko berreskuragarrien mailegua edo aldi baterako lagapena.
Laguntza ekonomikoak produktu lagungarri eta laguntza tekniko berreskuraezinak erosteko.
Ohiko etxebizitza egokitzeko proposamenak, pertsonak etxe barruan duen irisgarritasun eta autonomia maila hobetzeko.
Araudia
ezgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonentzako Etxean programako banakako laguntzak arautzen dituena.
Desgaitasunerako/mendekotasunerako laguntza teknikoak eta produktu lagungarriak eskatzeko prozedura
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etxean programan jasotako laguntzak eskuratzeko, eskaera bat aurkeztu behar da Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan, eta aldez aurretik hitzordua eskatu behar da bertara joateko.
Komeni da argitzea eskaera egin aurretik horrelako laguntza produktuak erosi eta etxea egokitu duten pertsonek ezingo dituztela laguntzak eskatu. Dekretua argia da horri buruz: “Ez da emango laguntzarik eskaera egin aurretik eta Etxetek zerbitzuaren aldeko orientazio txostena eduki aurretik eskuratutako produktuetarako, ezta ordurako hasitako obretarako ere”.
Ez da desgaitasun edo mendekotasun mailari buruzko agiririk aurkeztu behar, oinarriko gizarte langileak informazio horretarako sarbidea duelako.
Baldintzak
- Mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren kalifikazioa izatea edo %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortuta izatea.
- Gipuzkoan gutxienez urtebete erroldatuta egotea.
- Antzeko laguntzarik ez jaso izana aurreko 6 urteetan, non eta ez dagoen salbuespena egiteko funtsezko arrazoiren bat, teknikarien aldeko txostenaren arabera.
- Erabiltzaileek ekarpen ekonomikoa egin behar duten kasuetan, abenduaren 3ko 87/2008 Foru Dekretuaren 3. Eranskinean ezarrita dagoen ahalmen ekonomikoaren baremoa ez gainditzea.
- Hirigintza eta eraikuntza arloko irisgarritasunerako laguntzak, ematekotan, egin nahi den egokitzapenak irisgarritasunari buruzko arauetan ezarrita dauden irizpide guztiak betetzen baditu emango dira. Hori ezinezkoa dela zeharo garbi dagoenean bakar-bakarrik egingo dira salbuespenak, Gizarte Politikako Departamentuak onartu eta gero.
- Hirigintza eta eraikuntza irisgarritasunerako laguntzak eskatzailearen erroldaren helbiderako bakarrik emango dira.
Zentroak
Donostia (Gipuzkoa)
Etxetek Donostia (bulegoa eta erakusketa)
Ondarreta pasealekua, 7, bajo.20008 Donostia
Telefonoa: +34 943 312 005
[email protected]
Donostia (Gipuzkoa)
Etxetek Donostia (biltegia)
Iribar pasealekua, 11, 6 zbk. C-1020018 Donostia
Telefonoa: +34 943 312 005
[email protected]
Eibar (Gipuzkoa)
Etxetek Eibar (bulegoa)
Ardantza Kalea 5 - 9.20600 Eibar
Telefonoa: +34 943 312 005
[email protected]
Artikuluak
Sedestazio indibidualizatua
Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
Transferentzia garabien erabileren auditoretza, Etxekek Laguntza Produktuen Foru Zerbitzuaren barruan
Terapeuta okupazionala. Etxetek.
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Txomin Ruiz de GaunaController. Etxetek.
Nola bihurtu bainugela gela irisgarri
Terapeuta okupazionala. Kalte Zerebraleko Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.