Zentzua duten bizitzak: Ceferino eta Maria Jesus
Durangoko Barandiaran Egoitzan, zentzua duten bizitzak entzuten, konektatzen eta babesten hasi dugu 2023. urtea.
Bereziak izatea, aitortuak izatea eta zer nahi dugun erabakitzea, hori da gure nahia, baita Ceferinoren eta Maria Jesusen nahia ere: bi ostalari bizkaitar dira, hain sakrifikatua den sektore horretan lanordu asko dituztenak eginak.
Bi esperientzia erabat desberdin, partekatzen dituzten sukaldean eta jantokian. “Zenbat pintxo egin eta jarri ditudan nik!”, dio Ceferinok. “Eta zenbat jasan behar izan dudan nik zerbitzatzen”, dio Maria Jesusek.
Oraingoan, eskuz esku eta zaletasuna partekatzen duten beste batzuekin batera, gilda batzuk egin dituzte, gero Egoitzako egoiliarrekin eta langileekin batera gozatzeko.
Gildak ikaragarri onak zeuden, eta bixigarria eman diote gure egunari.
Eskerrik asko, sukaldariak!