Kalte zerebrala

Zenbat dakizu kalte zerebralaren errehabilitazioari buruz?

Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna dela-eta HKZ-ri buruzko “Hitz pasa” tematiko bat sortu dugu. Joko honen bidez, kalte zerebralaren errehabilitazioarekin lotutako termino giltzarriak zabaldu nahi ditugu. Alfabetoko letra bakoitzari lotutako galderen bidez, kaltetutako pertsona eta familia askoren egunerokotasuneko kontzeptuak ikastera gonbidatzen zaituztegu.
Una letra A mayúscula rodeada de 27 círculos con todas las letras del abecedario

Urriaren 26an, urtero bezala, Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna (HKZ) izango dugu. Nahiz eta Espainian, Estatuko Kalte Zerebraleko Zentroaren arabera, 435.000 pertsona baino gehiago diren garuneko bat-bateko lesio baten ondorioekin bizi diren pertsonak –kasuen %80 ingurutan iktusak eragindakoa, baina baita traumatismo kraneoentzefalikoek, tumoreek, anoxiek edo infekzioek eragindakoa ere–, oso gutxi ezagutzen dira HKZ eta bere errehabilitazio beharrak (iktusen %44k desagaitasun larria izaten dute ondorio).

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen neuroerrehabilitazio zentroetan eta Kalte Zerebraleko Menni Sareko beste zentroetan, HKZ jasan ondoren eskatzen den neurorrehabilitazio integral, indibidual eta pertsonalizatua eskaintzen dugu. Urrian, hartutako kalte zerebralaren hilean, kalte zerebralaren inguruko errealitatea zabaltzen lagundu nahi dugu, “Hitz pasa” tematiko baten bidez. Telebista lehiaketa ezagun horren dinamikari jarraituz, alfabetoko letra bakoitzarekin, nola gure lanean, hala burmuinean kaltea jasan duten pertsona askoren egunerokotasunean erabiltzen diren kontzeptuak ezagutzea proposatzen dizuegu.

Galdera-erantzunen joko honek kalte zerebralaren errehabilitazioarekin lotutako termino interesgarriak ikasten lagunduko digu; alegia, adierazitako letratik hasten diren edo letra hori jasotzen duten terminoak ikasten. Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebraleko Zerbitzuak sortu du erroska, eta Manuel Murie Fernandez medikuak koordinatzen du, Lidia Prieto Cerezo fisioterapeutaren laguntza bereziarekin eta Espainiako Ahizpa Ospitalarioetako Komunikazio Arloaren babesarekin.

Hilabete honetan zehar gure sareetan partekatuko dugun joko xume honetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Erantzuna ezagutzen ez baduzue, “Hitz pasa” esan beharko duzue, baina kalte zerebralaren hiztegira hurbilduko zarete eta, horrela, hobeto ulertuko dituzue errealitate horrekin bizi diren pertsonak eta familiak. Eskerrik asko parte hartzeagatik eta partekatzeagatik!

Bideoa