Urriaren 10ean, urtero bezala, Osasun Mentalaren Eguna ospatzen da. Hauxe da 2018rako herri bozketaren bidez aukeratu den goiburua: “Hezkuntza inklusiboa, osasun mental positiboa”. Balioen alde egiten duen, aniztasuna ontzat hartzen duen eta gizarteratzearen alde lan egiten duen gizarte bat aldarrikatzeko ildo horretan, osasun mental positiboagoa lortzeko xedez, Aita Menni Ospitaleak ‘Zarena Gara’ aurkeztu nahi du. Baikortasunetik abiatuta, ikuspegi oso positibo batetik, gure eragozpenik handiena aurreiritziak direla igorri nahi du.
Film laburra estreinatzeko, Jokin Zaitegi aretoa erreserbatu dugu, Arrasateko Kulturate eraikinean (Azoka Kalea,1). Ekitaldia 19:30ean hastea aurreikusita dago. Filma ikusten gain, gure profesionaletako batzuek, horien artean Vicente Huesok, Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetako buruak, erkidegoak estigmaren aurkako borrokan lan egiteko duen beharrari buruz hitz egingo dute, eta arazo mental larriekin ari garenean daukagun ikuspegia azalduko dute. Film laburra egin zuten ikasle eta irakasle taldeak ere parte hartuko du hizketaldian.
Filma
‘Zarena Gara’, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearekin lankidetzan egiten dugun lehen proiektua da.. Filma uztailean aurkeztu zen Aita Menni Ospitalean, eta Ikus-entzunezko komunikazioko graduaren gradu-amaierako lana da. Gidoilariak Saioa Murua eta Jon Garate izan dira, eta kameraria Iratz Urkizu. Zuzendaritzaz Idoia Astigarraga arduratu da, proiektuaren tutorea dena, eta Aitor Zuberogoitia izan da gradu-amaierako lanaren koordinatzailea.
Zenbait astetan gaixotasun mental larria duten pertsonak ezagutzen ibilita, gaixotasun mentala duten pertsonak beste gaixotasun batzuk dituzten eta berariazko laguntzak behar dituzten beste pertsona batzuen antzeko bizitza garatzeko gai direla adierazi behar zaiola gizarteari ondorioztatu zuen ikasle-talde honek.
Askotan, nahasmendu mental larria duten pertsonek besteen beldurrari eta aurreiritziei aurre egin behar diete, izan ere, arazo mental bat izateak ekartzen dituen ondorioak ez dakizkite; eta ez dakite benetan zer den. Estigmatizazioak norberaren sufrimendua eta gizarte-bazterkeria handitzen du, etxebizitzarako eta enplegurako sarbidea eragozten du eta gaixotasuna duen pertsonak laguntza bilatzeari uko egiten dio askotan, sozialki etiketarik ez jartzeko.
Film laburraren egileak pozik daude azken emaitzarekin, proiektu honek “pertsonalki hazteko aukera emateaz gain, estigmaren aurkako borrokan lagundu ere” egin duelako.
“Gaixotasun mentala duten pertsonek eskubideak eta aukerak galtzea saihestu behar dugu”.