2019an eta 2023an egin zuen bezala, Grezian errefuxiatuentzako eta Turkian eta Sirian lurrikarak jasan dituzten pertsonentzako elikagaiak biltzeko, Aita Menni Ahizpa Ospitalariak Zaporeakekin elkarlanean ari da berriro.
Zaporeak Proiektuak 2016tik darama Grezian dauden errefuxiatuentzako otordu duinak kozinatu eta banatzen. Donostiako Intxaurrondo auzoan sortu zen proiektua eta, egun, Euskal Herri mailako proiektua da. 6 hilabeterako proiektua izan behar zuenak, 8 urteren ostean, martxan dihardu. Chiosen hasi, eta, Atenas eta Patrasetik igaro ostean, egun Lesbosen dute euren sukaldea kokatuta.
Gaur egun, inoizko errazio kopururik handiena kozinatzen dihardute: egunean 3.000 otordu banatzen dituzte pertsona errefuxiatuen artean, eta horrek, proiektuaren aurrekontua asko handitu du. Otorduak prestatzeak, egunean, 3.000 €-ko kostua du, otorduak soilik kontuan hartuta, eta gainontzeko gastuak gehituta, proiektuak urtean milioi bat baino gehiagoko aurrekontua du.
Elkartasun ekimen bat da, irabazi asmorik gabea, eta, horri aurre egiteko, ezinbestekoa dute erakunde, enpresa eta norbanakoen laguntza. Horregatik, San Sebastian egunarekin, eta Union Artesanarekin batera, “1 danbor = 1€” ekimena berreskuratu du, 20.000 euro biltzeko helburuarekin, zenbateko horrekin 20.000 janari errazio prestatzen laguntzeko.
Ekimenen laguntzeko, Aita Menni Ospitalearen zentroetan GKEaren “pinak” saltzeko guneak jarri ditugu, euro baten prezioan: Gipuzkoan Arrasateko Aita Menni Ospitalean eta Oñatiko San Martin Egoitzan, eta Bizkaian, Bilboko Txurdinagabarri eta Durangoko Barandiaran Egoitzetan.
Eskerrik asko!