Adineko pertsona
Zahartzaroan… barre
Urriaren 1a Adinekoen Nazioarteko Eguna da eta, horregatik, Txurdinagabarri Egoitzako hirugarren solairuan barreterapia tailer bat antolatu genuen, gure alderik ganberro eta dibertigarriena ateratzera bideratutako ariketa eta dinamikekin, eta estetikari buruzko beste bat, geure burua zaintzearen eta mimatzearen garrantzia gogorarazteko, gustura sentitzeko.