Kirol egokitua
Aita Menni Kirol Elkartea
Errehabilitazioaren aldia amaituta, pertsona askok gizarteratzeko erronkari egin behar diote aurre. Beharrezko jarduera fisikoari jarraipena emateko, pertsonaren ezaugarri berrietara egokitzeko eta aisia eta harreman sozialetarako aukerak izateko moduetako bat kirol egokitua da.
Horregatik, Aita Menni Ospitalean, dibertsitate funtzionala duten pertsonei zerbitzu integrala emateko bokazioarekin, 2013an Aita Menni Kirol Elkartea (AMKE) jarri zen martxan.
Ekimena Aita Menniren kalte zerebraleko zentroetako kirol-aurreko tailerretan jarri zen martxan, eta ondoren gaixotasun mentala, desgaitasun intelektuala edo autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonengana ere zabaldu zen.
Kirolaurreko tailerretan hainbat kiroletan oinarritutako jarduera fisikoak eta jolasak egiten dira. Helburuak terapeutikoak eta kirol orientaziokoak dira. Lehenik eta behin, erabiltzaileak baloratzen dira, kirola aukeratzeko lehentasunei buruz galdetzen zaie, eta tailerrak antolatzen dira, mugimendu mailako autonomiarako onurak lortzen laguntzen duen ikuspegi batetik (gaitasunak indartzea, egoera fisikoa mantentzea edo kaltetutako funtzio motorrak berrezartzea).
Epe luzerako proiektua da, zenbait enpresak zein bazkideek beraiek emandako babes eta ekarpenetan oinarritzen dena.
Helburuak
Aita Menni Kirol Elkartearen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan kalte zerebrala eta jatorri neurologikoko beste desgaitasun batzuk dituzten pertsonen artean kirol jarduera sustatzea eta garatzea. Desgaitasun bat duten pertsonen taldeak sortzea da xedea, erregulartasunez kirola egin eta entrenatzeko. Nahi dutenek federatu eta lehiaketa ofizialetan parte har dezakete.
Modalitateak
- Boccia
- Ziklismoa
- Igeriketa
- Ping-ponga
- Futbola
Gaurkotasuna
Artikuluak
Sedestazio indibidualizatua
Fisioterapeuta. Kalte Zerebralaren Zerbitzua. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).