Villabonako Santiago Egoitza, Pasaiako Itsas Festibalean
Maiatzaren 17tik 21era Pasaia Itsas Festibala 2018a ospatu da, eta Villabonako adineko pertsonen Santiago Egoitzan ez genuen aukera galdu nahi izan.
Eguraldi oneko asteburua izaki, eta gure egoiliarretako baten jaioterrira joateko ilusioarekin, zentroko erabiltzaile, senide, laguntzaile eta langileak kostaldeko herri horretara joan ginen, Gipuzkoako arrantza eta merkantzien portu nagusia jasotzen duena, antolatutako jarduera kultural eta gastronomikoez gozatzeko.
Bertan zain genituen hainbat herrialde eta garaitako 100 ontzi baino gehiago. Tamaina guztietakoak zeuden, txalupa txikietatik eta ioletatik hasi, eta Kaskelot-era arte, 46 m-ko luzera duten 3 makiladun belaontzi ederra. Portuko eremu guztian barreiatuta, garai bateko formak eta eraikuntza ikusteko aukera eman ziguten, eta egin zituztenen lana ikustekoa.
Pena izan zen aurreko egunetako eguraldi txarrak L’Hermione-ri pasaiara asteburua baino lehen iristea eragotzi izana. Ikustea gustatu izango litzaiguke. XVIII. mendean La Fayette Markesa Atlantikoan barrena eraman zuen itsasontzi frantsesaren erreplika da 66 metroko luzerako 3 makil dituen belaontzi hau, Estatu Batuen independentziaren alde borrokatzen zirenekin bat egiteko. 26 kanoirekin armatua, itsasontziak Vigon geratu behar izan zuen ekaitzetik onik ateratzeko, eta gure itsas ertzetara hainbat eguneko atzerapenez iritsi zen.
Eguzkia aprobetxatuz San Pedroko itsasargiraino hurbildu ginen askaria egiteko. Herriko plazan kafetxo bat hartu genuen, eta Albaolako faktoria bisitatzeko astia ere izan genuen. Bertan ontzi tradizionalak berreraikitzen dituzte, eta kanpo aldean itsasoari lotutako zenbait ogibideren erakustaldiak egin zituzten. Horri guztiari esker oso bisita kultural atseginaz eta itsas egun zoragarriaz gozatu genuen.