Villabonako Santiago Egoitza Korrikarekin bat
Bi urtean behin euskararen alde Euskal Herria zeharkatzen duen Korrikaren 20. edizioa asteartean iritsi zen Villabonara, eta, Adinduentzako Santiago Egoitzan bat egin izan nahi dugu egitasmoarekin, Gipuzkoako herri horretan kilometro bat erosiz eta tarte horretan lekukoa eramanez.
Horretarako, zentroko egoiliar eta langile talde baten Aita Menni Kirol Elkarteko kamisetak jantzi eta ibilbidera hurbildu ginen, Egoitzatik oso hurbil igarotzen baitzen.
Goizeko 9:15 h aldera sartu zen lekukoa Villabonan, Iruratik, Otsabitik barna, eta kale Berria eta kale Nagusia zeharkatu zituen, herriko hainbat erakunde eta talderen ordezkarien eskutik. Kiroldegiaren ondoan, gure egoiliar Xabier Gabarainek –aulki gurpildun elektrikoa erabiltzen du mugitzeko– lekukoa hartu eta bere kilometroa egin zuen, lagun zituela Santiago Pedro Alejo kidea, Maddi erizaina eta parte hartzaile ugariko talde bat.
Xabierrek kiroldegiaren ondoan jaso zuen lekukoa, Arantxa Lopez zinegotziaren eskutik, zeina Egoitzako lagunen taldeko kidea ere baden, eta Sacen zubian eman zion Iñaki Zalakain musikologoari –honek ere harreman sendoa du Santiago Egoitzarekin–, bere bidea jarrai zezan Adunarantz.
¡Ttipi, ttapa, ttipi, ttapa… Korrika!