Adineko pertsona
Utzi gintuzten pertsonak gogoan
Azaroaren 2an, Hildako Fededunen egunean, ohi denez, Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan, urte honetan utzi gintuzten pertsonak eta gure hildako guztiak gogoratu nahi izan ditugu eukaristia baten bidez.
Zentroko solairu guztietako egoiliarrak, senideak eta langileak beheko solairuko areto nagusian bildu ginen meza ospatzeko, eta gure artean nahi izan genituen hildakoak, aldarearen atzean bi bihotz handitan haien izenak jarrita.