Joan den asteartean, hilak 24, gure fundatzaile San Benito Menniren egunean, amaitutzat jo genuen “Partekatu zure berotasuna” kanpaina, gerratik ihesi Libanoko eremuetan hartu dituzten Siriako errefuxiatuen alde.
“Eskerrik asko paziente bakoitzari, dispositibo guztietako erabiltzaileei, familiei, modu anonimoan zuen emaitzekin hurbildu zareten laguntzaile guztiei, boluntarioei eta ahizpen komunitateari”. Hitz horiekin, Aita Menni Ahizpa Osìtalarien Boluntariotza eta Gizarte Proiektuetako arduradun Egoitz Zabalak eskerrak eman nahi dizkie kaiuko solidarioak gure zentroetan bidea egitea posible egin duten pertsona guztiei.
“Berriro erakutsi dugu gure munduan ‘kanporatuta’ dauden pertsonen mina sentitzen dugula”, gehitu du. Jasotako diruak, 8.600 euro, berriro ere aurreikuspenak gainditu ditu.
URDA Spain arduratuko da jasotako laguntza ekonomikoa kudeatzeaz, eta besarkada bat bidali digu Libanoko eremuetatik, bertara iritsiko baita datozen egunotan dirua han harreran hartuta dituzten hainbat familiaren bizitza hobetzeko. “Elkartasun tanta gara injustiziaren bidegabekeriaren aurrean, badakigu urrats gehiago egin behar duguna egiturak aldatzeko, inongo gizakirik ez dadin “legez kanpokotzat” seinalatua izan gure herrietara iristen denean’, amaitzen du Egoitz Zabalak bere esker oharrean, eta, halaber, gogorarazten du norbaitek informazio gehiago behar badu edo nola edo hala lagundu nahi badu ez dezala zalantzarik izan berarekin harremanetan jartzeko: [email protected].
Libanoko lurretatik Aita Menniri eskerrak emonez errefuxiatu ume talde baten bideoa bialtzen dizuegu.