Gogoan izango duzuenez, kaiuko solidario bat ibili zen orain dela hilabete batzuk Euskadiko Ahizpa Ospitalarien zentroetan. Horrela, Aita Menni Ospitaleak 8.600 euro bildu zituen Libanon errefuxiatuta dauden pertsonentzat. Jasotako dirua URDA SPAIN elkartearen ‘Partekatu zure Berotasuna’ kanpainaren zati bat finantzatzera zuzendu zen. Egindako ekarpenei esker, URDA SAPAINek 500 familia baino gehiagori lagundu die berotzeko arropak, kalefakziorako gasolina, mantak eta janaria emanez. Urgent Relief & Development Association, URDA SPAIN elkarteak berehalako laguntza kanpainak egiten ditu, eta horietan sartzen diren ekintzen artean daude laguntza psikosoziala, emakumeak ahalduntzea, edo hezkuntza eta kultura egitasmoak, arrisku eta kalteberatasun egoeran dauden pertsonen garapen jasangarria sustatzeko helburuarekin.
Duela egun batzuk, zentroaren Elkartasun arduradun Egoitz Zabala Madrilera joan zen, Arrate Romero eta Gema Reinaresekin batera, bi erakundeen proiektu solidarioei buruzko iritziak elkartrukatzeko Nancy Wasilczuc bulegoaren koordinatzailearekin, Irene Hernandez Fundraisingeko arduradunarekin, eta Komunikazio eta Proiektuen arloko Elena Cascales eta Ignacio Gonzalezekin. URDA SPAINek interesa erakutsi zuten batez ere Ahizpa Ospitalariek bereziki emakumeei zuzenduta dituen programei buruz. Oso atsegina izan zen hainbeste konplizitate aurkitzea eta loturak sendotzea Espainiatik irabazi asmorik gabeko elkartearen lan humanista koordinatzen duen taldearekin.