Zainketa Berezien Unitatea

Zainketa Berezien Unitatea

20 leku

Zainketa Berezien Unitatea ospitaleratze unitate bat da, eta gaixotasun mentala duten pertsonak hartzen ditu, patologia larriak dituztenak edo tratamenduarekiko erresistenteak diren prozesuak dituztenak, zeinek eguneroko jarduerarako independentzia funtzionalaren maila txikiagotzen duten, eta tratamenduaren ingurunean psikiatraren eta erizainen maila handiko gainbegiratzea behar dutenak. Eguneko 24 orduetan du estaldura medikoa, eta egonaldia, mugatua bada ere, ospitaleratze akutuko unitateetakoa baino handiagoa izaten da.

Egonaldi ertaineko unitate baten funtzionamendu estandarraren barruan zaintza eta segurtasun elementuak dituen unitate bat da, baina arreta ospitaleratzean garatu beharreko elementu terapeutikoetan eta errehabilitaziokoetan jartzen du, komunitatera itzultzeko.

Batez besteko egonaldia

90 - 365 egun.

Pazienteak

  • Arriskuaren profil ez-akutua duten pertsonak: indarkeriazko jokabide iraunkorrak, ihes egiteko arrisku iraunkorra, substantzien kontsumoa eta trafikoa unitateetan, diagnostikoa edozein dela ere.
  • Profil kliniko heterogeneoa duten pertsonak, horien artean hau dutenak: desgaitasun intelektual arina/mugakoa jokabidearen nahasmendu larriekin, kalte zerebrala, nahasmendu mental larria eta toxikoen abusua; nortasuneko ezaugarri nabarmenak…, oso ingurune egituratuak behar dituztenak, akutuetako eta subakutuetako egonaldietatik harago, jokabidearen kontrol luzea behar dutenak.
  • Barneratzeko segurtasun neurria amaitzen zaien pertsonak, baina arriskutsuak direnez eta kontrol handiko inguruneak mantendu behar direnez, ez da komeni errehabilitazio unitate estandarretara pasatzea.
  • Psikosi Errefraktarioko unitatean tratatzeko egokiak ez diren pertsonak, edo unitate horretan egon ondoren kontrolerako premia handia dutenak.

Talde asistentziala

  • Psikiatria
  • Psikologia
  • Barne medikuntza
  • Gizarte lan
  • Erizainak
  • Erizaintzako laguntzaileak
  • Terapia okupazionala
  • Monitoreak

Arrasate  Gipuzkoa

Aita Menni Ospitalea

Osasun mentala Desgaitasun intelektuala Kalte zerebrala Adineko pertsona

Gesalibar auzoa, 15.

20509 Arrasate (Gipuzkoa)

Teléfono: +34 943 794 411

Fax: +34 943 794 411

E-mail: [email protected]