Haurren Errehabilitazio Unitatea
Haurren Errehabilitazio Unitateak honelako arazoak dituzten 0 – 18 urteko haur eta gazteak artatzen ditu:
- Alterazioak eta atzerapenak garapen psikomotorrean, erditze goiztiarrek, jaiotzako pisu baxuak, sindrome genetikoek edo erditzean eta ondoren izandako konplikazioek eraginda.
- Haurren paralisi zerebrala.
- Haurren hartutako kalte zerebrala, traumatismo, tumore, hemorragia eta nerbio sistema zentraleko infekzioen ondorioz (meningitisa eta entzefalitisa, adibidez).
- Nerbio sistema zentralean alterazioak eragin ditzaketen gaixotasunak, berez edo behar duten tratamenduagatik, hala nola gaixotasun onkologikoak, bihotzeko gaixotasunak, giltzurruneko gaixotasunak, iktusak…
Balorazioaren ondoren, jarraibide terapeutikoak ezartzen dira, tratamendu plan indibidualizatu bat ezartzen da eta beharrezkoak diren taldeko profesionalak sartzen dira (fisioterapeutak, logopedak, neuropsikologoak, terapeuta okupazionalak…), psikiatriako eta neurologiako espezialitateetako aholkulariekin batera.
Errehabilitazio plana diziplina bakarrekoa edo diziplina anitzekoa izan daiteke, eta, besteak beste, estimulazio goiztiarreko programak, fisioterapia, logopedia, autonomia areagotzea, terapia okupazionala, ikaskuntza eta jokabide arazoei buruzko interbentzioa, balorazio neuropsikologikoa, aholkularitza pedagogikoa eta familiarentzako arreta jasotzen ditu.
Bilbo Bizkaia
Aita Menni Bilboko Neuroerrehabilitazio-zentroa
Egaña kalea, 10.
48010 Bilbo (Bizkaia)
Teléfono: +34 944 434 927
Fax: +34 944 434 927
E-mail: [email protected]
Gaurkotasuna
Artikuluak
PEGa duten haurrek elikagaiei dieten abertsioaren tratamendu prebentiboa
Logopeda. Haurren Errehabilitazio Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).
Jolasa tresna terapeutiko gisa
Terapeuta okupazionala. Haurren Errehabilitaziorako Unitatea. Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroa (Bilbo).