Errehabilitazio Funtzionaleko Unitatea

Errehabilitazio Funtzionaleko Unitatea

Habitación en la Unidad Polivalente de Aita Menni

Errehabilitazio Funtzionaleko Unitateak egoitzako egonaldia, estaldura medikoa, erizaintzako zainketak eta errehabilitazio programak eskaintzen dizkie hainbat mendekotasun egoeratan dauden pertsonei.

Unitateak diziplina anitzeko laguntza ematen du, logela bikoitzetan eta indibidualetan ditu oheak, eta Aita Menni Ahizpa Ospitalarioetako adinekoen zaintzan duen esperientzian oinarritzen da.

Mendekotasun egoerak behin-behinekoak izan daitezke, esaterako, ospitaleratze ondoko susperraldian, edo iraunkorrak izan daitezke. Mendekotasun iraunkorreko kasurik ohikoenak dementziek edo desgaitasun neurologikoek eragiten dituzte (iktusak, trauma zerebralak, entzefalitisa, etab.).

Horrenbestez, Unitatean sar daitezkeen pazienteen profila hau izaten da:

  • Aldi baterako egoitza moduko ingurunea behar duten adinekoak, egoitza batean leku iraunkorra aurkitu arte.
  • Ebakuntza kirurgikoen ondoren edo ospitalean egon ondoren suspertze fasean dauden eta etxera itzultzeko arazoak dituzten adinekoak.
  • Atsedenerako egonaldiak behar dituzten adinekoak eta desgaitasuna duten pertsonak.

Zerbitzuak

Hauek dira Errehabilitazio Funtzionaleko Unitateko pazienteentzat erabilgarri dauden zerbitzuak, mantenu osoarekin, eta betiere gure arreta eredu indibidualizatu, integral eta pertsonarengan zentratuan oinarrituta:

  • Arreta indibidualizatua pertsona bakoitzaren oinarrizko beharretarako, gure langile laguntzaileek etengabe eta hurbiletik ikuskatuta.
  • Erizaintzako zainketa espezializatuak.
  • 24 orduko estaldura medikoa, arreta neurologiko eta psikiatriko espezializatua hartzeko aukerarekin.
  • Balorazioa eta laguntza psikologikoa.
  • Familia orientazioa, aholkularitza eta babesa.
  • Errehabilitazio fisioterapeutiko eta logopedikoa eta terapia okupazionala egiteko aukera.tzuak

Talde asistentziala

Diziplina anitzeko lantaldea da, eta kasu bakoitzean artatutako pertsonaren beharren arabera zehazten da:

  • Zerbitzu medikoa 24 orduz.
  • Erizaintzako zainketa espezializatuak 24 orduz.
  • Psikiatria.
  • Psikologia.
  • Errehabilitazio fisioterapeutikoa.
  • Logopedia.
  • Terapia okupazionala.

Arrasate  Gipuzkoa

Aita Menni Ospitalea

Osasun mentala Desgaitasun intelektuala Kalte zerebrala Adineko pertsona

Gesalibar auzoa, 15.

20509 Arrasate (Gipuzkoa)

Teléfono: +34 943 794 411

Fax: +34 943 794 411

E-mail: [email protected]

Informazioa eta onarpenak

Elena Berecibar
Telefonoa: 943 79 44 11

[email protected]