Desgaitasun Intelektualaren eta Jokabide Nahasmenduen Unitatea
Desgaitasun Intelektualaren eta Jokabidearen Asaldurararen Unitatea unitate espezializatu bat da, desgaitasun intelektualaren edo nahasmendu mentalaren testuinguruan jokabide asaldura larriak dituzten eta artatzeko ingurune babestu bat behar duten pertsonei zuzendua.
Helburu asistentzialak
Helburu nagusia da erabiltzaileen zein senitartekoen bizi kalitatea hobetzea, banakako errehabilitazio programa terapeutikoak erabiliz, erabiltzaileei komunitatean normaltasun osoz moldatzeko beharrezko gaitasunak ikastea edo berreskuratzea eta haien ingurune sozialean ahalik eta erarik aktibo eta autonomoenean parte hartzea ahalbidetzeko.
Talde osoaren jarduera esparrua Pertsonan Oinarritutako Plangintzaren filosofian oinarritzen da (POP), artatzen den pertsonari behar duen laguntza maila eskainiz (mugatua, zabala edo orokorra), jokabide moldakorragoak gara ditzan, egonaldian zehar bilakaera klinikoaren eta funtzionalaren jarraipen zorrotza eginez eta orientazio terapeutikoa eskainiz.
Programa asistentzialak
Desgaitasun Intelektualaren Unitateak, erabiltzaileen eta senideen ongizatean laguntzen duen egitura eskaintzeaz gain, estimulazio eta sozializazio ingurune bat sortu nahi du, jarduera kognitibo, komunikatibo, motor, didaktiko, ludiko eta okupazionalen multzo zabal baten bidez.
Proposatzen diren jarduerak taldekoak eta banakakoak dira, erabiltzaile guztientzat irekiak, borondatezkoak, testuinguruan kokatuak eta pertsona bakoitzaren berezitasunetara egokituak.
Estimulazioa / entrenamendua
Estimulazio kognitiboa
- Estimulazio kognitiboa.
- Hobekuntza pertsonalerako tailerra.
- POP tailer espezifikoak.
- Psikomotrizitatea.
- Musikoterapia.
- Abesbatza
- Txakurrek lagundutako terapia.
Trebakuntza funtzionala
- Programa funtzional espezifikoak eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak (EBOJ) eta eguneroko bizitzako jarduera instrumentalak (EBJI) egiteko.
- Osasunerako heziketa.
- Ohitura osasungarrietan trebatzea.
- Erlaxazioan trebatzea.
- Sukaldaritza tailerra.
- Tailer industriala.
- Baratzezaintza terapeutikorako Ereiaro tailerra.
- Ehungintza tailerra.
- Papera birziklatzeko tailerra.
Jarduera fisikoa
- Taldeko jarduera fisikoa.
- Pilates.
- Igerilekua.
- Futbitoko kirol taldea (Aita Menni Kirol Elkartea).
Entretenimendua
- Eskulanak.
- Ludoterapia.
- Zine foruma.
- Jarduera bereziak / ludikoak Zentroan.
- Irteerak kafetegira.
Kultura eta hezkuntza jarduerak
- Egunkaria.
- Irakurketa errazeko tailerra.
- Integrazio sozial eta komunitarioa.
- Aisialdian eta denbora librean parte hartzea.
Pastorala eta boluntariotza
- Pastoral arretarako programa
- Boluntariotzako programa
Batez besteko egonaldia
Errehabilitazio prozesu indibidualizatu bat da, non kasu bakoitzean baloratzen den egonaldiaren beharra, ezaugarri klinikoen eta jokabidearen ezaugarrien arabera; egonaldiaren denbora zehazteko, berriz, autonomia maila handiagoa izatea eta ondoren ingurune komunitario batean sartzea ahalbidetuko duten egokitzapenezko jokabideak noiz lortzen diren begiratzen da.
Pazienteak
- Desgaitasun Intelektual arin, moderatu edo larriaren eta horri elkartutako Nahasmendu Mentalaren diagnostikoa duten pertsonak (eskizofrenia, nahasmendu bipolarra…), Portaeraren Nahasmendua
- Desgaitasun intelektual moderatua edo larria eta maneiatzen zailak diren Portaeraren Nahasmenduak dituzten pertsonak, desgaitasun intelektualaren beraren ezaugarriengatik Nahasmendu Mentalaren diagnostiko argirik ez dutenak.
- 15 eta 55 urte bitarteko pertsonak.
- Nortasunaren Nahasmendu Antisozialaren diagnostikoa kanpoan geratzeko irizpidetzat hartzen da.
Talde asistentziala
Erabiltzaileentzako zerbitzua integrala da, hau da, osasun eta ongizate eredu globala lortzera jotzen du, osasuna, gizartea, psikologia, ingurunea, bizikidetza, kultura eta antzeko alderdiak kontuan hartuta. Horretaz guztiaz diziplina anitzeko talde terapeutiko bat arduratzen da, partaide hauekin:
- Medikuak.
- Erizainak.
- Erizain laguntzaileak.
- Gizarte langileak.
- Ekintza eta aisialdiko langileak.
- Psikologoak.
Arrasate Gipuzkoa
Aita Menni Ospitalea
Gesalibar auzoa, 15.
20509 Arrasate (Gipuzkoa)
Teléfono: +34 943 794 411
Fax: +34 943 794 411
E-mail: [email protected]