Azterketa Psikiatriko-Legaletarako Unitatea
Aita Menni Ahizpa Ospitalariek duela ehun urte baino gehiago sortua da eta denbora luze honetan zehar, ahalik eta kalitate handieneko atentzioa eskaini izan die zein gaixo psikiatrikoei zein bere familiartekoei eta, oro har, erabiltzaileei. Kalitatearen erronkak ez du esan nahi soilik asistentzia espezializatuko hainbat arlotan garapen tekniko eta klinikoa izatea, baita ere, osasun mentaleko beste alderdi batzuekiko eta haren asistentziarekiko kezka, hala nola, jarduera asistentzialaren ikuspuntu etikoa, eta testuinguru legala ere: horren markoan kokatu behar baita, bai gure jarduera kliniko psikiatrikoa, bai nahaste hauek dauzkaten pertsonen eguneroko bizimodua.
Psikiatria eta zuzenbidearen arteko interakzio eremu hau, une honetan, espezialitate gisa onartzen da, zenbait arlotan Psikiatria Forense edo Psikiatria Legal izenarekin ezagutzen delarik. Azterketa Psikiatriko-Legaletarako Unitatea, kontzeptu mailan, espezialitate honek berezkoak dituen ezagupenen jarduera praktikoan kokatzen da.
Gure Azterketa Psikiatriko-Legaletarako Unitatea pertsonen egoera psikikoa eta lege alderdiak loturik aztertu eta neurtzen espezializatutako zerbitzu bat da, pertsona hauen egoera psikopatologikoak edo psikologikoak dituen ezaugarriak eta juridikoki aztertzen ari den zerbaitengan duten egiazko eragina argituz. Gainera, zerbitzuaren helburu osagarria da oinarrizko gai psikiatriko-legalen inguruan prestakuntza bultzatzea.
Azterketa Psikiatriko-Legaletarako Zerbitzuak
Unitate honen zerbitzuak honako hauek dira:
- Peritazio psikiatriko-legalak egitea eta behar izanez gero, epaiketetan laguntzea.
- Ondorio legalak dituzten arazo psikiatrikoetan edo alderdi psikopatologikoak zein psikologikoak dituzten arazo legaletan aholkularitza, bai esparru judizialetan zein estrajudizialetan.
Esparru juridikoak
Asko izan daitezke, alderdi psikiatrikoak kontuan harturik, azterketa espezializatua behar dezaketen esparru juridikoak:
- Gaixotasun mentalak, bere bilakaeran, ezintasuna eragin diezaioke jasaten duenari, bere burua gobernatzeko edo bere ondasunak kudeatzeko gaitasuna oztopatuz. Honen eraginez, esparru juridiko zibilean ezintasun-prozesu bat zabal daiteke. Esparru honetan, balizko ezintasun egoera batek ekintza juridiko garrantzitsuen balioa alda dezake, hala nola testamentuak, dohaintzak, etab.
- Pertsona batek aldi baterako edo betirako nahaste mental bat izatea erantzukizun penalaren aringarri edo salbuesle izan daiteke, baldin eta modu egokian frogatzen bada egoera horrek eragina izan duela prozesu penalean aztertzen ari diren alderdi kognitiboengan edo nahimenarekin lotutakoengan
- Lan-munduan, gaixotasun mentala maiz izaten da ezintasun iragankorren edo neurri ezberdinetako balioezintasunen arrazoia; eta akats funtzional edo organikoak lanpostu bakoitzaren ezaugarri, funtzio eta beharrekin parekatzen dira kalifikazioak zehazteko asmoz. Arlo honetan, bestalde, nahaste mental bat nahikoa arrazoi mediko izan daiteke minusbaliotasuna onartzeko, prestazio ekonomikoetarako eskubidea eman edo ez.
- Ezkontzeko baimenarekin lotutako gaietan, banantze eta dibortzio prozesuetan eta adin txikikoen guarda eta zaintza ematerakoan, gai psikiatrikoak eta psikologikoak garrantzi handikoak izan ohi dira, horrek guztiak arlo zibil eta kanonikoarekin duen lotura azpimarratuz.
- Azkenik, kalteengatik sortzen diren auzi-eske zibiletan, kalte psikiko gisa ezagutzen denak indar handia hartu du, diagnostikorako eta azterketarako metodo bereziak garatu beharra eraginez, kalte honen identifikazioa eta azterketa fidagarriak ahalbideratzen dituztenak hain zuzen.
Arrasate Gipuzkoa
Aita Menni Ospitalea
Gesalibar auzoa, 15.
20509 Arrasate (Gipuzkoa)
Teléfono: +34 943 794 411
Fax: +34 943 794 411
E-mail: [email protected]
Bilbo Bizkaia
Aita Menni Bilboko Neuroerrehabilitazio-zentroa
Egaña kalea, 10.
48010 Bilbo (Bizkaia)
Teléfono: +34 944 434 927
Fax: +34 944 434 927
E-mail: [email protected]