Autismoaren Espektroko Nahasmenduen eta Jokabidearen Nahasmenduen Unitatea
Autismoaren Espektroko Nahasmendu eta Jokabidearen Asaldurararen Unitatea unitate espezializatu bat da, autismoaren espektroko nahasmenduaren testuinguruan jokabide asaldura larriak dituzten eta artatzeko ingurune babestu bat behar duten pertsonei zuzendua.
Helburu asistentzialak
Helburu orokorra erabiltzaileen eta haien familien bizi kalitatea hobetzea da, autismoaren espektroko nahasmenduaren eremuan programa terapeutiko indibidualizatuak eta espezifikoak aplikatuz, egonkortasun klinikoa eta ingurune sozialarekin interakzio egokiagoa ahalbidetuko duten jokabide moldakorragoak garatzen laguntzeko.
Talde osoaren jarduera esparrua Pertsonan Oinarritutako Plangintzaren filosofian oinarritzen da (POP), artatzen den pertsonari behar duen laguntza maila eskainiz (mugatua, zabala edo orokorra), egonaldian zehar bilakaera klinikoaren eta funtzionalaren jarraipen zorrotza eginez eta orientazio terapeutikoa eskainiz.
Programa asistentzialak
Autismoaren Espektroko Nahasmenduaren Unitateak, erabiltzaileen eta senideen ongizatean laguntzen duen egitura eskaintzeaz gain, irisgarritasun kognitibo eta estimulazio eta sozializaziorako ingurune sentsorial bat sortu nahi du, jarduera sentsorial, kognitibo, komunikatibo, motor, didaktiko eta ludikoen multzo zabal baten bidez.
Proposatzen diren jarduerak taldekoak eta banakakoak dira, erabiltzaile guztientzat irekiak, testuinguruan kokatuak eta pertsona bakoitzaren berezitasunetara egokituak.
Estimulazioa / entrenamendua
Estimulazio sentsoriala
- Snoezelen.
- Estimulazio sentsorial indibidualizatua.
Estimulazio kognitiboa
- Estimulazio kognitiboa.
- Psikomotrizitatea.
- Musikoterapia.
- Peana metodoa.
- TEACCH metodoa.
- Komunikazio alternatibo eta handigarrirako metodoa.
Trebakuntza funtzionala
- Programa funtzional espezifikoak eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak (EBOJ) eta eguneroko bizitzako jarduera instrumentalak (EBJI) egiteko.
- Ohitura osasungarrietan trebatzea.
- Erlaxazioan trebatzea.
- Sukaldaritza tailerra.
Jarduera fisikoa
- Taldeko jarduera fisikoa.
- Zumba.
- Igerlekua.
Entretenimendua
- Eskulanak.
- Ludoterapia.
- Zine foruma.
- Jarduera bereziak / ludikoak Zentroan.
- Irteerak kafetegira.
Kultura eta hezkuntza jarduerak
- Integrazio sozial eta komunitarioa.
- Aisialdian eta denbora librean parte hartzea.
Pastorala eta boluntariotza
- Pastoral arretarako programa.
- Boluntariotzako programa.
Batez besteko egonaldia
Errehabilitazio prozesu indibidualizatu bat da, non kasu bakoitzean baloratzen den egonaldiaren beharra, ezaugarri klinikoen eta jokabidearen ezaugarrien arabera; egonaldiaren denbora zehazteko, berriz, autonomia maila handiagoa izatea eta ondoren ingurune komunitario batean sartzea ahalbidetuko duten egokitzapenezko jokabideak noiz lortzen diren begiratzen da.
Pazienteak
- Autismoaren Espektroko Nahasmenduarekin batera Portaeraren Nahasmenduaren diagnostikoa duten pertsonak.
- 15 eta 55 urte bitarteko pertsonak.
Talde asistentziala
Erabiltzaileentzako zerbitzua integrala da, hau da, osasun eta ongizate eredu globala lortzera jotzen du, osasuna, gizartea, psikologia, ingurunea, bizikidetza, kultura eta antzeko alderdiak kontuan hartuta. Horretaz guztiaz diziplina anitzeko talde terapeutiko bat arduratzen da, partaide hauekin:
- Medikuak.
- Erizainak.
- Erizain laguntzaileak.
- Gizarte langileak.
- Ekintza eta aisialdiko langileak.
- Psikologoak.
Arrasate Gipuzkoa
Aita Menni Ospitalea
Gesalibar auzoa, 15.
20509 Arrasate (Gipuzkoa)
Teléfono: +34 943 794 411
Fax: +34 943 794 411
E-mail: [email protected]