Adineko pertsona
Aurten ere, entzierroa Txurdinagabarrin zehar
Urtero bezala, uztailaren hasierak sanferminak eta entzierroak ekartzen dizkigu Txurdinagabarri Egoitzara.
Egunkaria eskuan eta begia hesian jarrita, ziztu bizian atera behar bada, gure egoiliarrik sutsuenek ez dute zalantzarik adardunaren aurrean jartzeko, baina, hala ere, batzuek –susto aurpegiak ikusita– nahiago izango zuten entzierroa telebistatik ikusten egon.
Azkenean, gure zezena ez da ematen zuen bezain kementsua eta, bukaerarako, laztantzen eta gainean jartzen uzten du, poni bat balitz bezala.
Gora San Fermin!