Industria-tailerra kanpoko enpresetarako lanak egiteagatik nabarmentzen da. Jardunaldiek aurresangarriak eta ohiturazkoak izateko joera dute. Horrek, pazientearen eguneroko bizitzan denbora berregituratzen laguntzen du. Helburu nagusia da gaixotasun mentala duten pertsonek lanaren oinarrizko ohiturak bereganatzea, eta lehen harreman bat ezartzea etorkizuneko enplegu batean aurki ditzaketen material eta tresnekin.
Horrez gain, orain tailerrean “We are like you” Proiektu Solidarioari laguntzen diote ere bai, eskulanekin lotutako zenbait lan eginez, hala nola fofutxak eginez, brotxeak Ahizpa Ospitalarien logotipoarekin, panpinen brotxeak eta abar.
Egunero lan berri honetan aritzen den pazienteetako bat egoera hain ahulean dauden beste pertsona batzuei laguntzeaz harro dago. Harentzat, sortze-lan hauek garatzea entretenigarria eta dibertigarria da, baina adierazi du begiralearen laguntza behar duela, zaila egiten zaiolako lan guztia berak bakarrik egitea.
Fofutxak, brotxeak eta beste produktu solidario batzuk aurki daitezke urtean zehar Liberiako Aita Menniren lankidetza-proiektuaren alde antolatzen diren azoka txikietan.