Udazkenaz gozatzen Arrasateko Eguneko Ospitalean

Udazkenean antzinako eta gaur egungo hainbat errezetez gozarazten gaituzten produktuak daude
Udazkenaz gozatzen Arrasateko Eguneko Ospitalean

Arrasateko Eguneko Ospitalean garai honetan berezkoak diren sukaldeko errezetak egiten ditugu oparitu gaituzten sasoiko fruituak erabiliz, hala nola gaztainerrea (Galiziako gaztainekin) eta marmeladak. Gero, goiz erdian egiten dugun atsedenaldian elkarrekin jaten ditugu.

castañas

Jarduera berezi horren helburua gure eguneroko bizitzan moldatzeko tresna bidezko gaitasunak sustatzea da. Taldean sukaldaritzako errezetak eginez, elikadura osasungarrian ditugun interesa eta motibazioa sustatzen ditugu, gure arteko komunikazioa bideratzen dugu jarduera atsegin baten bidez, eta gero, egindako produktuez gozatzen dugu. Gutako batzuk gure etxeetan gauza bera egin nahi dugu, baina ideia hori zertxobait zailagoa da, gure etxeetan ez dugulako begiraleen zuzeneko laguntzarik.

manzanas

Hemendik produktu erraz hauek zuek ere egitera animatzen zaituztegu. Ez da dirudien bezain zaila!