Adineko pertsona
Udari agur esan diogu Sopelan
Joan den 14an eman genien amaiera Txurdinagabarri Egoitzan gure udako irteerei, txango bat eginez Sopelako hondartzara, Uribe Kostan.
Eguna erabat garbi ez bazegoen ere, ostarte dezente izan genituen, eta itsasoa ikusiz ogitartekoa jateko aprobetxatu genuen. Ondoren, pasealekuko terraza batean eseri ginen izozki bat jan eta zerbait hartzeko.