Udalaitzerako igoera, sortzailearen omenezko altuera handiko ospakizuna

Udalatx (ekainean), Aizkorri (uztailean), Gorbeia (2015eko martxoan) eta Anboto (2015eko apirilean) mendiek osatzen dute “4 tontor” programa, San Benito Menniren heriotzaren mendeurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien barruan.
Udalaitzerako igoera

 

Profesionalez eta AMHko laguntzaileez osatutako talde bat lehen tontor horietako lehenengora igo ziren joan den ostiralean, ekainak 27, Aita Menni Ospitalearen sortzailearen heriotzaren mendeurrena ospatzeko antolatutako “4 tontor” programaren barruan. Lehen tontor hori, Udalatx da, Gipuzkoa eta Bizkaia artean kokatuta dagoen mendia. Ilona Kowalska ahizpa ospitalariak eta San Joan Jainkoarenaren anaien Nagusiak ere igoeran parte hartu zuten.

Taldeak San Benito Menniren mendeurrenaren bandera bat jarri zuen gailurrean, mendeurrenaren ospakizunaren adierazgarri. Gurutzea duen mendia Gipuzkoako hegalean dago, izena ematen dion Udalako auzoaren isurialdean: Udala Aitz, “Udalako haitza”. Hortik abiatzen da, hain zuzen, igotzeko ibilbide nagusia arrasatearrentzat. Udalatx mendia (1.117 m) Elorrioko udalerrian dago (Bizkaia).

Hurrengo irteera uztailaren 12an izango da, larunbata, eta Aizkorri mendira igoko dira. Euskadiko lau mendirik garaienetara igotzeko, Gorbeia eta Anbotora ere igoko dira. Espero dugu gero eta mendizale gehiagok parte hartzea. Zuek ere gonbidatuta zaudete.