Adineko pertsona
Udako irteerak Sopelara eta Arenara
Uda eguraldi onaren sinonimoa da eta, Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan, ohi baino urrutixeago dauden lekuetarako irteerena.
Irteera horietako hiruren helmuga Sopelako eta Muskizko Arena hondartzak izan dira, egoiliar talde ezberdinekin, paseoan paisaia ikusteko, kafetegiren batean zerbait hartzera esertzeko, bokata jan eta postretarako izozki bat hartzeko eta, animatu zirenak, hondarretara jaisteko.