Uda hondartzan, Barandiaran Egoitzan
Jose Miel Barandiaran adinekoen Egoitzan, aurtengo udan lau irteera egin ditugu Plentziako hondartzara, Diputazioaren “Hondartza Denontzat” programaren barruan.
Programa 2003. urteaz geroztik dago martxan, mugikortasun arazoak dituzten lagunek hareatzez eta bainuaz disfrutatu ahal izan dezaten, eta Ereaga, Plentzia, Gorliz, Laidatxu, Lekeitio, Ondarroa eta La Arena.
Aurten, uztaileko bi irteeretan zein abuztuko bietan, zorte handia izan dugu, oso eguraldi ona baitu.
Oso ongi prestatuta joan gara hondartzara, bazkaltzeko patata tortilla ogitarteko, freskagarri eta frutarekin.
Bazkalostean kafea hartu dugu izozkiarekin.
Tenperatura ona eta oskarbi zegoela, gutako batzuk oinak bustitzera animatu gara, eta, are gehiago, bainatzera!
Oso ongi igaro dugu, eta ez genuen joateko unea iristeko gogorik, eta dagoeneko datorren urtearen zain gaude, berriro ere hondartzaz disfrutatzeko deseatzen.