Txurdinagabarrin elurrarekin gozatzen
Otsailaren 28an Bilbon elurte itzelarekin argitu zuen egunak, eta horrek erabat aztoratu zuen Txurdinagabarri, Adineko Pertsonen Egoitza eta Eguneko Zentroa.
30 urtetik gora ziren Bizkaiko hiriburua halako elur lodierarik jasotzen ez zuela. Hori dela eta, aprobetxatzea erabaki eta gure teilatu gaineko terrazara igo ginen handik Txurdinaga, Bolueta eta Artxanda elurtuak ikusiz gozatzeko, berokiekin ongi jantzita, jakina!
Asmoa elurrezko panpinak egitea zenez, poltsa batean botoiak, kolorezko paperak eta askotariko apaingarriak igo genituen. Hala ere, elur bolen gerra egitea dibertigarriagoa zela uste zuenik egon zen. Gauza biak egiten amaitu genuen, noski.
Goizean, nahi izan zuten bigarren, hirugarren eta bosgarren solairuetako egoiliarrekin igo ginen, eta arratsaldean lehenengo eta laugarren solairuetakoekin, elur guztia urtu baino lehen.