Txurdinagabarriko San Silvestreren II edizioa
Abenduaren 28an, Inuzente Eguna ospatzeaz gain, Txurdinagabarri adineko pertsonen egoitzan San Silvestreren II. edizioa antolatu genuen, aurreko urtean hainbesteko arrakasta izan zuen eta.
Solairu guztietako egoiliarrek eta senideek parte hartu zuten ibilbidean, Gabonetako apaingarri dibertigarriak jantzita, eta bi itzuli eman zizkioten beheko solairu osoa zeharkatzen duen korridore jarraituari.
Egoiliar bakoitzak dortsal bat zeraman, eta senide bakoitzak Bizkaiko Elikagaien Bankuarentzat elikagairen bat emanez lortu zuen berea, harekin lankidetzan aritzen baikara.
Irten aurretik, Pastoraltzako gure kideak San Silvestreren figuraz eta Erromako Elizan zuen rolaz hitz egin zigun, eta santuaren izenarekin urteko azken egunean egiten diren lasterketen historia ere ezagutu genuen. Gure fisioterapeutak beroketa ariketak egiten gidatu gintuen, karranparik ez izateko lasterketa betean, egoiliarren batzuk hasteko unearen zain urduri zeuden bitartean.
Lehen itzulian buruko posizioak lortzeko lehia izan zen, baina laster gauzak lasaitu egin ziren, lasterketa honetan garrantzitsuena parte hartzea eta barre asko egitea baitzen.
Helmugako lerroan, zuku eta pastaz osatutako anoa genuen zain, eta Gabonetako produktuen saski baten zozketa ere egin zen, eta gure egoiliarretako batentzat izan zen.