Adineko pertsona
Txurdinagabarriko ortuak fruitu berriak eman ditu
Duela hilabete Txurdinagabarri Egoitzako zabaltzako ortua berritu genuen, eta tarte horretan zaintzen eta mimatzen aritu ondoren, bazen produkturen bat biltzeko garaia.
Marrubiak jaso ahal izan genituen –ezin izan genion han bertan probatzeko tentazioari eutsi–, piperrak, letxugak eta landare aromatikoak.