Txurdinagabarriko gimnasiorako elementu berriak erosten
Zahartze aktiboa adinekoen egoitzetan aplikatzen dugun arreta ereduaren printzipioetako bat da. Ariketa fisikoari garrantzi handia ematen diogu, ez bakarrik organismorako onuragarria den jarduera gisa, adimenerako ere mesedegarria baita.
Gure zentroek gimnasio gisa berariaz prestatutako gelak dituzte, eta bertan trebatu daitezke gure egoiliarrak eta gure fisioterapeutek beren lana egin. Ariketak egiteko makina eta elementu ugari dituzte, eta aldiro gauza berriak gehitzen ditugu.
Joan den ekainaren 3an, Txurdinagabarri egoitzako egoiliar talde txiki bat, fisioterapeutarekin eta begirale batekin batera, Bilboko erdiguneraino joan zen gimnasiorako material batzuk erostera, eta buelta bat emateko eta zerbait hartzeko ere aprobetxatu zuten.