Txurdinagabarriko egoitzak antolatutako Futbolean oinarritutako Oroipen-Tailerrean parte hartzen duten adinekoak Lezaman izan dira eta “lehoiak” ezagutu dituzte
Futbolean oinarritutako 2016ko Oroipen-Tailerrean parte hartzen duten Txurdinagabarriko adinekoen taldeak Athleticek Lezaman dituen instalazioetara hurbiltzeko aukera izan zuen, Han, entrenamenduaren zati bat ikusteaz gain, “lehoiak” ere ezagutu zituzten.
Lezaman Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak (FEAFV) Bizkaiko Foru Aldundiaren beste zentro batzuetan garatzen dituen tailerren parte-hartzaileekin elkartzeko aukera izan zuten. Guztira, zentroetako langileak eta senideak barne hartuta, ehun pertsona inguru bildu ziren Lezaman, eta Jose Angel Iribar atezain mitikoa eta talde zuri-gorriaren beste jokalari ohi batzuk haien egon ziren instalazioetatik ibili zirenean.
Taldeak Athleticeko bi jokalari handien bustoekin (Telmo Zarraonaindia eta Piru Gainza) argazkiak atera zituzten, eta Katedral zaharraren arkua ere ikusi zuten, desmuntatu eta Lezamako zelai nagusiko hegal batean kokatu zutena. Ibilbidean zehar jokalari ohiek eta parte-hartzaileek klubaren eta oro har futbolaren historiaren une, elementu eta sinboloak gogoratu eta partekatu zituzten.
Ernesto Valverderen agindupean dagoen Athleticen lehen mailako jokalarien entrenamenduaren azken zatia ikusi ondoren taldeak jokalariak zuzenean ezagutzeko eta agurtzeko aukera izan zuen, eta haiekin argazkiak atera zituzten.
___
Argazkiak: Federación Española de Asociaciones de Futbolistas Veteranos (FEAFV).