Adineko pertsona

Txurdinagabarriko egoiliarrak berriro aritu dira boluntario Elikagai Bankuarentzat

La Residencia de mayores Txurdinagabarri colabora con el Banco de Alimentos

Txurdinagabarriko egoiliarrek euren borondatez lan egin dute, beste urte batez, Bizkaiko Elikagai Bankuaren Gabonetako kanpainan.

Joan den azaroaren 22an, goizean, Egoitzako bi talde Boluetako Eroski supermerkaturaino jaitsi ziren, eta txandak egin zituzten 9:20tik 11:00etara eta 11:00etatik 12:30era. Tarte horretan, kanpainari buruzko informazioa ematen zieten supermerkatuan sartzen zirenei, informazioa ematen zuten gehien komeni ziren elikagaiei buruz, poltsak banatu eta, bete eta gero, jasotzen zituzten, eta ondoren elikagaiak kaxetan antolatzen zuten.

Parte hartu zuten adinekoak pozarren zeuden ekintza horrekin, euren hondar aletxoa jarri dezaketelako eduki sozialeko ekimen batean, komunitatearen mesedetan, eta batez ere premiarik handiena dutenengan.

 

Txurdinagabarriko egoiliarrak berriro aritu dira boluntario Elikagai Bankuarentzat Txurdinagabarriko egoiliarrak berriro aritu dira boluntario Elikagai Bankuarentzat Txurdinagabarriko egoiliarrak berriro aritu dira boluntario Elikagai Bankuarentzat