Adineko pertsona

Txurdinagabarriko adinekoak Bizkaiko Elikagai Bankuaren bilketa handian

Ayudando en la Gran Recogida del Banco de Alimentos de Bizkaia

Joan den ostiralean, azaroak 25, Txurdinagabarriko Egoitza eta Eguneko Zentroko zenbait erabiltzaile egoitzatik hurbil dagoen supermerkatu batera joan ziren Bizkaiko Elikagai Bankuaren bilketa handia boluntario gisa laguntzeko.

Urtero bezala, Bizkaiko 281 supermerkatuk eta dendak Elikagaien Bilketa Handian parte hartzen dute, eta horretarako, goizeko lehen orduetatik saltokietan egoten diren 5.000 boluntarioren laguntza dute. Dohaintza egin nahi dutenei laguntzen diete, eta parte hartzeko zer elikagai diren egokienak aholkatu.

Txurdinagabarriko Eguneko Zentroko zenbait erabiltzailek eta egoiliarrek ere lagundu nahi izan zuten, eta beraz, zentrotik hurbil dagoen supermerkatu batera joan ziren boluntario-taldean aritzeko.

Zoragarria izan zen esperientzia eta datorren urtean berriro parte hartuko dugu zalantzarik gabe!

 

Txurdinagabarriko adinekoak Bizkaiko Elikagai Bankuaren bilketa handian Txurdinagabarriko adinekoak Bizkaiko Elikagai Bankuaren bilketa handian