Txurdinagabarri Noeren “Txurdiarka” bihurtu da
Urtero bezala, Inauteriak gertakari berezia dira Bilboko Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan. Aurten, aukeratutako gaia biblikoa izan zen: Noeren arka.
Asmoa zen arka bat eraikitzea eta animalia moduan mozorrotzea. Aurreko asteetan, eskulanen tailerretan, mozorroak eta osagarriak egiteko erabiliko genituen elementuak prestatzen aritu ginen. Pixkanaka-pixkanaka, behi, amona mantangorri, untxi, suge, katu, tigre eta jirafa mozorroak forma hartzen joan ziren. Gure ontzia ere eraikitzen aritu ginen, “Txurdiarka”.
Otsailaren 12an senideekin egindako maskara tailerraz, ostiralean, hilaren 16an, festa handi bat antolatu genuen egoitzako areto nagusian, “Txurdiarka” erdigunean jarrita, Noek zainduta. Jaia girotzeko, Koldoren musika izan genuen.