Txurdinagabarri Feriako Erreala bihurtu da
Urtero bezala, Apirileko Feria izan da Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan antolatzen ditugun jarduera ugariren gai nagusia.
Eskulanen tailerretan apaingarriak et jantziak egin genituen, hala nola faroltxoak, loreak, txanoak, abanikoak eta beste hainbat gauza.
Erreminiszentzia jardueretarako ekintza bat antolatu genuen, zeinean adinekoek Sevillako ospakizun horretako elementuak eta alderdi bereizgarriak gogorarazi eta aipatu behar zituzten.
Egoiliarren abesbatzaren zeregina sevillanetan eta flamenkoan oinarritu zen, eta gure sukaldaritza tailerrean salmorejoa prestatzen ikasi genuen.
Eta astea ixteko, goiko terrazan ospatu genuen Feriako jaia: abanikoak, txanoak eta loreak soinean; terrazan espetoak, salmorejoa eta urdaiazpikoa jan genituen, eta sevillanak entzuten eta dantzatzen aritu ginen.