Adineko pertsona

Txurdinagabarri Egoitzaren oroipen-tailerra Lezaman, Athleticekin

El Taller de Reminiscencia para personas mayores, en Lezama con el Athletic
El Taller de Reminiscencia, en Lezama

Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak antolatuta (FEAFV) Txurdinagabarri Egoitzan egiten ari den Oroipen Tailerraren hamaikagarren saioan Athleticek Lezaman dituen instalazioetara joan gara. Han, zenbait jokalari beteranorekin ere izan gara, hala nola José Ángel Iribar (Tailerraren aurreko saio batean dagoeneko parte hartu zuena) edo Andoni Imazekin, eta gaur egungo taldeko zenbait jokalarirekin –Gurpegui, Toquero, Aurtenetxe…–. Hemen duzue Federazioak web-orrian argitaratutako informazioa:

Lezama (Bizkaia). 2015eko martxoaren 25. Bizkaiko Lezama herrian dauden Athletic Club taldearen kirol-instalazioetan Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak (FEAFV) antolatutako XI. Oroipen Tailerra egin zen martxoaren 25ean. Federazio horren presidentea AEA (Athleticeko jokalari ohien elkartea) da.Azkenaurreko saio honetan, tailerreko parte-hartzaileek bere oroitzapenak suspertu ahal izan zituzten, instalazio zuri-gorrietan dauden sinboloak ikusten, hala nola antzinako Katedraleko arku historikoa -dagoeneko zutik jarri dutena eta bere kokapen berrian jartzear dagoena-, eta Athletic taldearen historiko bi mitoen bustoak: Piru Gainza eta Telmo Zarraonaindia.

Horrez gain, Ernesto Valverde lehen taldeko entrenatzailearen agindupean lehoiek egindako entrenamenduaren azken zatia ikusi zuten.

Azkenik, prestaketa-saioa amaitutakoan Athletic taldeko zenbait jokalari FEAFV Oroipen-tailerreko parte-hartzaileekin (eta haien senideekin) elkartu ziren. Topaketa hunkigarria izan zen. Agurrak, konfidentziak, besarkadak, oroitzapenak eta animoak –maiatzaren 30eko Kopako finalari begira- nagusitu ziren ekitaldi zoragarrian. Han, gaur egungo zenbait jokalarik, hala nola, Gurpegi kapitainak, Ibai Gómezek, Beñatek, Etxeitak, Aurtenetxek, Remitok, Toquerok, De Marcosek eta beste batzuek, beren hurbiltasunarekin eta maitasunarekin gure adinekoentzat iraunkorra izango den oroitzapena oparitu zieten. Narriadura kognitiboa duten pertsonak dira, baina “zuri-gorria” beren oroimenean eta beren bihotzean grabatuta dute.

Tailerraren azken saioa apirilaren 1ean egingo da ohiko lekuan, hots, Txurdinagabarri egoitzan, Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitzen Foru Sareari atxikita dagoena eta Aita Menni Gizarte Zerbitzuek kudeatzen dutena.

Zarraren busto aldean
Zarraren busto aldean (Foto: FEAFV)
Gurpeguiarekin
Gurpeguiarekin
Gurpeguiarekin
Gurpeguiarekin
Iribararekin
Iribararekin
Gurpeguik, kamisetak sinatzen
Gurpeguik, kamisetak sinatzen
Gurpeguiarekin
Gurpeguiarekin
Toquerok, kamisetak sinatzen
Toquerok, kamisetak sinatzen
Toqueroarekin
Toqueroarekin
Remiro eta Beñat
Remiro eta Beñat
Remirok eta Beñatek, kamisetak sinatzen
Remiro eta Beñat, kamisetak sinatzen
Etxeitak sinatzen
Etxeitak sinatzen
Etxeitarekin
Etxeitarekin
Aurtenetxearekin
Aurtenetxearekin
Aurtenetxek sinatzen
Aurtenetxek sinatzen
De Marcos
De Marcos