Adineko pertsona
Txurdinagabarri Egoitzan San Joan ospatu dugu
Ekainaren 24an, eguraldi ona aprobetxatuz, Txurdinagabarri Egoitzako goiko terrazara igo ginen San Joan ospatzera. Jai horren jatorriaz eta zenbait lekutan horri lotuta egiten diren erritoez hitz egiten aritu ginen. Ondoren, txokolate eta bizkotxoz osatutako merienda on batez disfrutatzen genuen bitartean, paper batzuetan gure desioak idatzi genituen, eta ontzi batean piztutako suan erre genituen, eta egoiliar batzuk suaren gainean salto egitera ere ausartu ziren.