Txurdinagabarri Egoitzak Belaunaldi arteko Programa abian jarri du berriro Begoñazpi eta Urdanetarekin
Beste urte batez Bilboko Txurdinagabarriko adinekoen egoitzak Belaunaldi arteko Programa jarriko du berriro abian zenbait ikastetxeren laguntzarekin. Programa honetan, gazte-talde batzuk zenbait egun etortzen dira astero egoitzara eta adinekoekin biltzen dira jarduerak egiteko. Helburu nagusia bien artean elkarrekintza sustatzea eta ezagutzak trukatzea da, belaunaldien arteko hesia apurtzeko.
Hori dela eta, joan den urriaren 20an eta azaroaren 3an Begoñazpi eta Urdaneta ikastetxeetara joan ginen ikasleei gure partaidetza-proposamena aurkezteko.
Eta belaunaldi arteko esperientzia hori azaltzeko pertsonarik egokienak dagoeneko parte hartu dutenak dira. Horrela, Txurdinagabarriko hiru egoiliar izan ziren gurekin eta egoitzaren eguneroko gauzak azaldu zizkieten ikasleei. Bestalde, aurten gurekin parte hartu duten neska-mutil batzuek programan izandako esperientzia azaldu zuten. Gainerakoak jardueretan parte hartzera animatu ere egin zituzten.
Haien zain gaude besoak zabalik!