Adineko pertsona

Txurdinagabarri Egoitzak Apirileko Feria ospatu du

Feria de Abril en la Residencia Txurdinagabarri

Aurten, Txurdinagabarri Egoitzan atzerapen pixka batekin ospatu dugu Apirileko Feria, Sevillarekin alderatuta.

Andaluziako hiri hartan Feria maiatzaren 12an amaitzen bazen, Bilbon pixka bat entretenitu ginen, eta hilaren erdialdera arte ez zigun prestaketa guztiak amaitzeko denborarik eman.

Dekoraziorako, eskulanen tailerretan faroltxoak egin genituen, solairu bakoitzeko egongeletan zintzilikatzeko, izan ere, oraindik ezinezkoa zen ospakizunak Egoitzako areto nagusian elkarrekin egitea. Peineten marrazkiak, sevillanen irudiak eta abanikoak ere egin genituen.

Estimulazio kognitiboko ekintzen ardatza ere Sevillako Feria izan zen. Telebistan jai horri buruzko bideo bat proiektatu eta gero, horren edukiei buruzko galdera erronda batzuk egin genituen gure ezagutzak neurtzeko, eta beste ekintza bat ere egin genuen, Feriaren Realeko Esparruan egindako hainbat argazkitan agertzen zena deskribatzeko, eta hura marrazten saiatzeko.

 

Txurdinagabarri Egoitzak Apirileko Feria ospatu du Txurdinagabarri Egoitzak Apirileko Feria ospatu du Txurdinagabarri Egoitzak Apirileko Feria ospatu du Txurdinagabarri Egoitzak Apirileko Feria ospatu du

 

Girotzeko, ekintza guztien atzean sevillanen musika zegoen, eta bideo dibertigarri bat ere egin genuen.

Bideoa

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.
Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.