Txurdinagabarri Egoitzak 13. urteurrena ospatu du
Bilboko adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzak 13 urte bete ditu dagoeneko, eta, ospatzeko, hainbat ekintza antolatu ditugu.
Arrazoi hori tarteko, hilaren 4an, eukaristia berezia izan genuen areto nagusian, egoiliarrekin, senideekin eta langileekin. Aretoan ospakizunerako mural bat jarri genuen, 13 zenbaki handi batekin, Egoitzan egiten ditugun ekintzetan erabiltzen ditugun materialekin egina.
Arratsaldean merienda goxo bat izan genuen txokolatearekin eta bizkotxoekin, eta San Adriango Gure Kabi Hirugarren adineko Elkartearen abesbatzaren emanaldiaz ere disfrutatu ahal izan genuen; abesbatza adineko pertsonek osatzen dute, eta herri abestien errepertorio bariatu bat eskaini ziguten.