Txurdinagabarri Egoitza, Nagusi Azokan
Azaroaren hasieran Nagusi Azoka egin zen Bilbao Exhibition Centren, eta Txurdinagabarri adinduentzako Egoitzako hainbat lagun bertara joan ginen.
Nagusi topaketan adinduentzako aisialdi, zerbitzu eta jarduerei lotutako erakundeak, enpresak eta elkarteak elkartzen dira, eta urtero azaroan egiten da. Aurten inaugurazio ekitaldian izan ginen, eta standen artean paseoan eta zeuden ekintzetan parte hartuz ibili ginen. Gure oroitzapenik preziatuenak idatzi eta horma irudi batean itsatsi genituen; uztaiak botatzen jolastu ginen; mahai jokoetan aritu ginen; bost zentzumenekin esperimentatu genuen, zaporeak, abestiak eta objektuak asmatze, ukituz eta usainen bitartez; Barakaldoko udal bandaren emanaldia entzun eta kantatu genuen; batxata eta merengea dantzatu genuen, eta argazki dibertigarri ugari egin genituen oroigarri moduan.
Ondoren, eguraldi ona aprobetxatuz, kanpora irten ginen tortilla ogitartekoak jatera, zein ondo pasatu genuen eta egindako ekintza guztiak komentatzen genituen bitartean, eta, bukatutakoan, egoitzara itzuli ginen.
Azokan ekintza gehiago zegoen: belaunaldien arteko martxa bat BEC eta Errekatxo artean, eta makilaz lagundutako paseoa BECeko eraikinaren inguruan, igandearen 11n; moda desfileak, informazio hitzaldiak, elikagaien dastaketak… baita meza rociero bat ere.